Informazioa jasotzea eta planean parte hartzea

Ohartarazpen mezua

Submissions for this form are closed.

Fitxa erraz bat prestatu dugu, zure datuak eman ditzazun (identifikazioa eta harremanetarako datuak); hartara, antolatzen diren ekitaldietarako gonbidapenak jasoko dituzu, baita unean uneko informazioa ere, eta jakinen duzu zein jarduera eta albiste dauden Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Planaren gainean.

Parte hartu zuk ere Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Nafarroako Plana prestatzeko prozesuan. Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentuak sustatua da, Nafarroan 2021etik 2026ra bitartean aplikatzeko.

Zure parte-hartzea ezinbestekoa da, eta hura abiaburutzat hartu nahi dugu lankidetzako lan prozesu motibagarri bat finkatzeko, ikuspegi, ñabardura eta ekarpenetan aberatsa. Ekarpen horiek beharrezkoak dira epe laburrean Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Plan bat izateko proposamenik onenak zehazteko, arrazari eta xenofobiari loturiko edozein diskriminazio motari aurrea hartzeko eta erantzun irmoa emateko, gero eta gizarte kohesionatuagoa lortze aldera.

Parte hartzeko prozesuraen berri izan nahi baduzu, datuok behar ditugu.