Berriak

Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren bilkurako irudia

Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariak gaur goizean  2020-2023  Nafarroa Suspertu planaren ildo nagusiak aurkeztu dizkio Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari (CES).

Gainerako albistea erakutsi.

Fecha:
2020/05/27, Asteazkena

Manu Ayerdi, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak, gaur goizean aurkeztu du “Argiari egindako omenaldia” kanpaina, herriko merkataritza txikiaren alde, COVID-19ko pandemiak kontsumoan izan dituen eraginen ondoren. Auzoko establezimenduetan erosketa sustatu nahi duen ekimen honetarako, Denda txikietan erosten duzunean, argiak pizturik jarraitzen du da aukeratutako leloa.

Gainerako albistea erakutsi.

Fecha:
2020/05/25, Astelehena
Berria, 2020ko maiatzaren 22koa- Nafarroa Suspertu Plana

Nafarroako Memoriaren Institutuak topaketa bat antolatu du Nafarroako Memoria Historikoaren Elkarteen Mahaiarekin, Ezkabako Gotorlekuaren 82. urteurrenean. Bertan, alarma-egoeran egindako lana aztertu da, bai eta departamentuak Nafarroa Suspertu Planean sartu dituen proposamenak ere, besteak beste.

Gainerako albistea erakutsi.

Fecha:
2020/05/22, Ostirala

COVID-19 eszenatokiaren aurrean Nafarroan jarduera ekonomikoak izango duen bilakaera neurtzeko lan taldearen eratze bilera egin du gaur Nafarroako Gobernuak. Lan taldeak jada Nafarroa-Suspertu 2020-2023 plnaren hasierako ikerketa egiteko adierazleen zerrenda finkatu du.

Neurketarako lan taldea honako kideek osatuko dute: Ruben Goñík, Nafarroa Suspertu 2020-2023 Batzorde Teknikoko kideak; Pablo Cebríanek, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Nastat-eko arduradunak; Luis Campos, Gizarte Errealitatearen Behatokiko kideak; eta NUP, Nafarroako Ganbera eta Sodenako ordezkariek

Gainerako albistea erakutsi.

Fecha:
2020/05/21, Osteguna
Foru Gobernuak Nafarroa Suspertu Plana ireki du

Nafarroako herritarrek eta ekonomia- eta gizarte-erakunde, -eragile eta -entitateek proposamenak eta ekarpenak aurkez ditzakete ekainaren 5era arte Suspertu 2020-23 Nafarroa Suspertu Planerako. Plan hori Foru Gobernua bultzatzen ari da, COVID-19k sortutako krisi ekonomiko eta sozialari irtenbide indartsua emateko.

Gainerako albistea erakutsi.

Fecha:
2020/05/20, Asteazkena

Nafarroako Gobernuak "Nafarroa Suspertu" 2020-2023 plana bultzatuko du, zeinaren bidez COVID-19k eragindako krisia gainditu nahi baita, eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikiz, "Oparotasun-formula berriak sustatuko dituena", bai eta gobernantza publikoko sistema berri bat ere, "lidergo, balio eta jarduteko modu berriekin", kalitate demokratikoa eta herritarren parte-hartzea bultzatuko dituena.

Gainerako albistea erakutsi.

Fecha:
2020/05/05, Asteartea

María Chivite Nafarroako Lehendakariak, gaur eguerdian Parlamentuko Foru Erregimeneko Batzordean eginiko agerraldian, iragarri du berpizte eta berreraikitze ekonomiko eta sozialerako plan bat jarriko dela abian, “agertoki ezezagun” bati aurre egiteko, eta Nafarroari “bultzada emateko, berriztatzeko eta eraberritzeko” aukera emanen duena.

Nafarroako Gobernuko departamentuarteko estrategia-talde bat arduratuko da plana diseinatzeaz, gaur egun Nafarroak berak dituen baliabideak eta ekonomia garatzeko estatutik eta Europatik iritsitako laguntzak berrordenaturik.

Gainerako albistea erakutsi.

Fecha:
2020/04/17, Ostirala

Orriak