Gobernuak astelehen honetan aurkeztuko ditu pertsona migratzaileentzako Harrera Planaren eta Kulturarteko Bizikidetza Estrategiaren zirriborroak
Nafarroako Gobernuak, Migrazio Politiketarako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, astelehen honetan pertsona migratzaileentzako Harrera Planaren eta Kulturarteko Bizikidetza Estrategiaren zirriborroak jendaurrean aurkeztuko ditu. Jada amaitutako dokumentuak publiko egingo dira, eta herritarrek ekarpenak egin ahal izango dituzte, behin betiko testuak osatzeko.
Aurkezpenerako jardunaldia Iruñean egingo da, Pio XIIko Civican zentroan, eta online ere jarraitu ahal izango da esteka honen bitartez. Bertan, ezagutzera emango da, baita ere, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Planaren oinarri gisa, azken hilabeteetan eta modu parte-hartzailean egindako diagnostikoa. Ekitaldia Migrazio Politika eta Justiziako kontseilari Eduardo Santosek irekiko du.
Jardunaldian izango dira Migratzaileentzako Harrera Planean eta Kulturarteko Bizikidetza Estrategian lanean aritu diren taldeetako arduradun nagusiak eta Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka Borrokatzeko Plana egiten ari diren lantaldeko kideak, Coruñako Unibertsitatekoak Gehiago irakurri