Migratzaileei Harrera egiteko Nafarroako Planaren eta Kulturen arteko bizikidetzaren Estrategiaren zirriborroak jardunaldia

 

Irailaren 27an egin zen Nafarroa, harrera eta bizikidetza herria jardunaldia eta bertan aurkeztu ziren Migratzaileei Harrera egiteko Nafarroako Planaren eta Kulturen arteko bizikidetzaren Estrategiaren zirriborroak. Era berean, Arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako Planaren diagnostikoaren aurrerapena aurkeztu zen.

Planaren eta Estrategiaren dokumentuak biak jendaurrean egongo dira Gobernu Irekiaren webgunean ekarpenak jasotzeko, urriaren 28ra arte, egun hori barne.