Urteko Partaidetza Plana 2026
Nafarroako Gobernuak urtero onesten du urtean zehar garatu beharreko parte hartzeko prozesu garrantzitsuenen plangintza, politika publikoak diseinatu, prestatu, onetsi eta ebaluatzeko, bereziki plan eta programei, arauak egiteari eta beste ekimen batzuei dagokienez, eta saiatzen da prozesu horietan pixkanaka formalki eskatzen denaz haratago doazen partaidetza-tresnak barne har daitezen.
2021etik, urteko partaidetza plana zein epetarako egin den, epe hori igaro ondoren, azalpen publikoa emanen du haren betetze-mailari buruz.
Fitxa
Garatutako ekintzak
Nafarroako Energia eta Klimaren 2050erako Ibilbide Integratuaren Orria
Erlazionatutako edukiak:
Klima-aldaketa zientifikoki egiaztatutako fenomenoa da. Jatorri naturaleko kausak badaude ere, hala nola jarduera bolkanikoa, eguzki-orbanak edo lurraren orbitan izandako aldaketak, IPCC Taldeak (Klima Aldaketari buruzko Gobernuarteko Taldea) uste du azken bi mendeetako klima-aldaketaren arrazoi nagusia giza jarduerak direla, batez ere erregai fosilak (ikatza, petrolioa eta gasa) erretzea eta lurzoruaren erabilera-aldaketak, zeinek berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioak aurrekaririk gabe handitzea eragin baitute.
Fitxa
Garatutako ekintzak
Nafarroako Gobernuaren Irisgarritasun Unibertsalaren Estrategia 2026-2030
Nafarroako Gobernuaren 2026-2030 Irisgarritasun Unibertsalerako Estrategiak –Gobernuaren erabakiz onetsia 2026ko otsailaren 25ean– jarraipena ematen dio Nafarroako Gobernuak duen konpromiso sendoari Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioko helburu eta erronken aurrean eta, zehazkiago, Nafarroan desgaitasuna dutenei arreta emateari eta beren eskubideak bermatzeari buruzko azaroaren 28ko 31/2022 Foru Legeko helburu eta erronken aurrean.
Fitxa
Garatutako ekintzak
Etxebizitza arloko IX. Kontrol eta Ikuskapen Plana 2025. eta 2026. urteetarako
Nafarroako Etxebizitza arloko Kontrol eta Ikuskapen Plana bi urtean behin egiten du Etxebizitza Zuzendaritza Nagusiak, eta helburu nagusia da iruzurra prebenitzea Nafarroan etxebizitzen eraikuntzarekin eta erabilerarekin zerikusia duen orotan. Hala artikulatuko da indarrean dagoen legeriak Administrazioari ematen dion ikuskapen-funtzioa.
Gaur egun, Nafarroako Etxebizitza arloko IX. Kontrol eta Ikuskapen Plana dago indarrean 2025. eta 2026. urteetarako. Plana uztailaren 13an onartutako 200E/2025 Foru Aginduaren bidez arautzen da.
Fitxa
Garatutako ekintzak
Urteko barne kontrolerako Plana 2025 - Cloned
13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoak, 93.3 artikuluan, ezartzen duenez, urtero, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak barne kontrolerako plana onetsiko du, kontrol finantzario iraunkorreko eta auditoretza publikoko eragiketak, urtean zehar egin nahi direnak, bilduko dituena.
Fitxa
Garatutako ekintzak
Urteko barne kontrolerako Plana 2025
13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoak, 93.3 artikuluan, ezartzen duenez, urtero, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak barne kontrolerako plana onetsiko du, kontrol finantzario iraunkorreko eta auditoretza publikoko eragiketak, urtean zehar egin nahi direnak, bilduko dituena.
Fitxa
Garatutako ekintzak
Urteko barne kontrolerako Plana 2024
13/2007 Foru Legea, apirilaren 4koa, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzkoak, 93.3 artikuluan, ezartzen duenez, urtero, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak barne kontrolerako plana onetsiko du, kontrol finantzario iraunkorreko eta auditoretza publikoko eragiketak, urtean zehar egin nahi direnak, bilduko dituena.
Fitxa
Garatutako ekintzak
Gobernu Irekiaren II. Plana (2025-2028)
Erlazionatutako edukiak:
2025-2028 aldirako Gobernu Irekiaren II. Planak, Gobernuaren 2026ko urtarrilaren 28ko erabakiaren bidez onetsi baitzen, zehaztu du zer ibilbide-orriri jarraituko zaion integritate publikoan oinarritutako gobernantza irekia, partaidetzazkoa eta gardena finkatzeko eta eredu horretan sakontzeko. 2021-2023 aldirako I.
Fitxa
Garatutako ekintzak
Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Operatiboa 2025
Erlazionatutako edukiak:
Irisgarritasun Unibertsaleko 2024ko Plan Operatiboak –Gobernuaren 2025eko abuztuaren 20ko erabakiaren bidez onetsiak– jarraipena ematen dio Nafarroako Gobernuak desgaitasuna duten pertsonekin hartutako konpromiso sendoari.
Fitxa
Garatutako ekintzak
Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren iruzurraren aurkako neurrien plana 2024-2026
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan eta Nafarroako Gobernuaren 2022ko martxoaren 2ko Erabakia betez, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, abenduaren 22ko 129/2025 Foru Aginduaren bidez, Iruzurraren aurkako neurrien eguneratutako plana onetsi zuen, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren kargura finantzaturiko proiektuen kudeaketaren esparruan.

