Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legea garatzeko ekintza plana

Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egiteko apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legeak garatzen duen ekintza plana 2016ko azaroaren 23an onetsi zen, Gobernuaren bilkuran. 6 urterako plana da eta haren xedea da Nafarroako Foru Komunitatean erakundeen erantzuna hobetzea emakumeen kontrako indarkeriari dagokionez, estrategia orokor bat ezarriz emakumeen kontrako indarkeriaren adierazpen desberdinei kalitatezko erantzunak emateko eta araua betetzen dela ziurtatzeko.

Planean bertan ezarri dira jarraipena eta ebaluazioa; horretarako, bi batzorde eratu dira, Berdintasunerako Departamentuarteko Batzordea eta Batzorde Teknikoa, NABIren bultzada eta laguntzarekin, gauzatze horren arduradun nagusi gisa baita.

Urte bakoitzaren hasieran, urteko lan programa ezarri eta onetsiko da eta NABIk eginen du jarraipenaren urteko txostena; Berdintasunerako Departamentuarteko Batzordeak onetsiko ditu biak. Batzorde Teknikoak, Gobernuko departamentuetako ordezkariek osatua, departamentuetako plan sektorialen garapena bultzatu eta lagunduko du modu teknikoan, eta plan horien jarraipena eginen.

Fitxa

Legealdia:
2015-2019
Departamentua:
Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentua
Unitate arduraduna:
Nafarroako Berdintasunerako Institutua/Instituto Navarro para la Igualdad
Proposamen mota:
Plana
Data azken gaurkotzea:

Garatutako ekintzak

2024

2024.urteko Lan Plana aurkezten dugu, plan sektorialen arabera, Berdintasunerako Departamentuarteko Batzordeak 2024ko ekainaren 3an egindako bilkuran onetsi ondoren.

2023

- 2023. urteko Lan Plana aurkezten dugu, plan sektorialen arabera, Berdintasunerako Departamentuarteko Batzordeak 2023ko apirilaren 27an egindako bilkuran onetsi ondoren.

2022

- 2022. urteko Lan Plana aurkezten dugu, plan sektorialen arabera, Berdintasunerako Departamentuarteko Batzordeak 2022ko ekainaren 27an egindako bilkuran onetsi ondoren. - 2022. urtean zehar, hiru bilera egin dira: bi Jarraipenerako Batzordearenak eta bat Berdintasunerako Departamentuarteko Batzordearena:
  • 2022. urteko Jarraipenerako Batzordearen bilerak
  • 2022. urteko Jarraipen Txostena

2021

- 2021. urteko Lan Plana aurkezten dugu, plan sektorialen arabera, Berdintasunerako Departamentuarteko Batzordeak 2021eko ekainaren 29an egindako bilkuran onetsi ondoren. Oharra (2021.11.09): 2021erako Lan Plana aldatu egin da Hezkuntzako Plan Sektorialaren edukian izandako akatsagatik. 2021ko urtean zehar, hiru bilera egin ziren; bi Batzorde Teknikoarenak eta bat Berdintasunerako Departamentuarteko Batzordearena.

2020

- 2020. urteko Lan Plana aurkezten dugu, plan sektorialen arabera, Berdintasunerako Departamentuarteko Batzordeak 2020ko ekainaren 12an egindako bilkuran onetsi ondoren. 2020ko urtean zehar, bi bilera egin ziren; bat Batzorde Teknikoarenak eta bat Berdintasunerako Departamentuarteko Batzordearena.

2019

 - 2019. urteko Lan Plana aurkezten dugu, plan sektorialen arabera, Berdintasunerako Departamentuarteko Batzordeak 2019ko martxoaren 1ean egindako bilkuran onetsi ondoren. -      Nafarroako delituen biktimen asistentzia atala organo judizialaren lankidetzarekin,  Nafarroako Polizia Forala eta Nafarroako Foru Aldundiko emakumeen aurkako indakeriaren biktimentzako arreta integraleko taldeen kanpoko bigarren ebaluazioaren emaitzak: 
 
2019ko urtean zehar, hiru bilera egin ziren; bi Batzorde Teknikoarenak eta bat Berdintasunerako Departamentuarteko Batzordearena.

2018

 - 2018. urteko Lan Plana aurkezten dugu, plan sektorialen arabera, Berdintasunerako Departamentuarteko Batzordeak 2018ko apirilaren 20an egindako bilkuran onetsi ondoren.

- Nafarroako Harrera Baliabideen, emakumeei laguntza emateko zerbitzuaren eta emakumeen aurkako indarkeriaren alorreko laguntza ekonomikoen irismenaren eta kalitatearen Lehenengo kanpo Ebaluazioaren emaitzak:    

​ 2018ko urtean zehar, lau bilera egin ziren; hiru Batzorde Teknikoarenak eta bat Berdintasunerako Departamentuarteko Batzordearena.
 
  •  

2017

Nafarroako Berdintasunerako Institutuak jarraipenaren urteko txostena egin du, emakumeen kontrako indarkeriaren, hezkuntzaren, osasunaren, eskubide sozialen eta lehendakaritzaren arloan eskumena duten Nafarroako Gobernuko departamentu guztien laguntzarekin, eta bildu du 2017ko ekintza planaren betetze-mailari eta emaitzei buruzko balorazioa.  Txostenean kontuak ematen dira programatutako jarduketez, baita haien ardatz estrategikoen eta departamentuen gauzatze mailaz ere. Gainera, horren barnean daude aurrekontua betearaztea, eta ondorio eta gomendio batzuk, hurrengo urteko lan plana programatzeko abiapuntua ezartzen baitute, eta Berdintasunerako Departamentuarteko Batzordeak 2018ko apirilaren 20an egindako bilkuran onetsi da. Beste aldetik, 2017ko urtean zehar, hiru bilera egin ziren; bi Batzorde Teknikoarenak eta bat Berdintasunerako Departamentuarteko Batzordearena. 2017. urteko  jarraipenerako  batzordeen bilerak. 2017. urteko  Ekintza Planaren jarraipen txostena.