Aurreko fasea
Aurreko fasearen prozesua
Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoaren definizioan lehentasunezkoa izan da beti pertsonen prestakuntza bermatzea, haien garapen pertsonaleko eta profesionaleko beharrei erantzuteko, baita Nafarroako ekoizpen eta zerbitzu sektoreek duten kualifikazio beharrei ere.
Plan honek defendatzen du Lanbide Heziketak aukera hobeak sortu behar dituela, pertsonak lan munduan errazago sartzeko eta irauteko. Gainera, pertsona horiei balio handiagoa eman behar die lan egonkortasuna bermatzeko eta, beharbada, enpresen esparruan aurrera egiteko. Zalantzarik gabe, langileen gaitasunak hobetzeak ekarriko du langile horiek lan egiten duten enpresen lehiakortasuna hobetzea eta, horren ondorioz, Nafarroako ekonomiarena. Azkenik, horrek guztiak gure lurraldeko kohesio soziala hobetuko du.
Plan hau prestatzeko bost oinarri hartu dira kontuan, etengabeko espiral moduan elkar elikatzen baitute; honako hauek dira:

Koordinazio-taldea
Plana egiteko prozesu bat garatu da: egungo egoeraren analisia, ebaluazioa eta diagnostikoa, abiapuntua gainditzeko eta hobetzeko bidea ematen duten jarduketak modu arrazionalean zehaztearren, planteatzen diren erronkei erantzun egokia emanez.
2016ko urrian Koordinazio-Taldea eratu zen.

Lehendabiziko fase honetan zenbait dokumentu landu ziren:
- Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoaren proposamena, testuinguruko datuekin.
- Jardun-ildoak.
- Koordinazio Taldeak bildutako ekarpenak.
- Ekarpenen aurkezpena.
- Parte-hartze maila.
Lanbide Heziketaren diagnostikoa

AMIA osoa ikus dezakezu. Hori egiteko testuinguruko datuak hartu ziren kontuan, baita Nafarroako Lanbide Heziketaren egungo egoerari buruzko dokumentua ere.
Lanbide Heziketako Berrikuntza Proiektuak
Azken urteetan berrikuntza proiektuak Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko funtsekin egin dira. Gaur egun ez dago zuzkidura egokia duen aurrekontuko lerrorik berariazko berrikuntza proiektuak garatzeko Lanbide Heziketan.
Ondotik Lanbide Heziketaren Zerbitzuak kudeatutako Berrikuntza Proiektuak aurkezten dira.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren xedea da metodologia hori egokitzea eta Lanbide Heziketako etapa guztietara transferitzea; horretarako, metodologia hori aplikatuko duten ikastetxeei curriculumaren malgutasuna erraztuko zaie eta irakasleei prestakuntza emateko konpromisoa hartuko da.
Erreferentziako araudia
Lanbide Heziketako erreferentziako araudia:
-
Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa
-
Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeari buruzko abenduaren 9ko 8/2013 Lege Organikoa (LOMCE).
-
Enplegurako Lanbide Heziketaren sistema lan arloan arautzen duen abenduaren 9ko 30/2015 Legea.