Berriak

Nafarroako Gobernuko Hizkuntza Politikarako Plan Estrategikoaren partaidetza prozesua amaitu da. Urrian sei lurralde-saio egin ziren, Iruñean, Tafallan, Leitzan, Zangozan, Lizarran eta Tuteran. Ondoren, azaroan bost arloko bilera egin dira, honako gaien inguruan: euskalgintza eta euskarazko hedabideak, hezkuntza, zerbitzu publikoak, kultura eta sozioekonomia.
 
Prozesuan zehar antolatutako bilerez gain, Gobernu Irekiko atarian jaso dira hainbat ekarpen. Horiek guztiak jaso eta txostena prestatuko du Euskarabideak abendurako, onartutako eta baztertutako proposamenekin. Azkenik, Nafarroako Gobernuak Hizkuntza Politikarako Plan Estrategikoa onartuko du.

Eusakarabidearen Logoa

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak aurreikusten duenez, Euskararen Plan Estrategikoa abendurako bukaturik izango da. Atzo izan zen Plana egiteko lehen lan saioa, eta ia ehun lagun elkartu ziren: Nafarroako Gobernuko departamentuetako langileak, beste erakunde publiko batzuetakoak eta arlo guztietako gizarte erakundeetako ordezkariak.

Bilera Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren egoitzan egin zen, eta Euskarabideko zuzendari-kudeatzaile Mikel Arregik aurkeztu zuen. Nabarmendu zuenez, akordio programatikoan jasotzen diren puntuetako bat da euskararen egoeraren diagnostiko oso eta eguneratua egitea, bai eta plan estrategiko, errealista, bideragarri eta eraginkor bat diseinatzea ere legealdi honetarako.

Bestalde, Mikel Arregik Planaren zeharkako izaera azpimarratu zuen, Gobernuaren departamentu guztiei eta gizarte-bizitzaren arlo guztiei zuzendurik baitago. Plana “gizartearen parte-hartzean funtsatuko da”, eta, ildo horretatik, alderdi honi errepararazi zion... Irakurri gehiago

Eusakarabidearen Logoa

"Plan Estrategikoan, euskarak Nafarroan duen egoeraren diagnostikoa, Planaren diseinua eta Euskarabidearen kudeaketa sistema landuko dira."
Irailean, planaren zirriborroa prest dagoenean, herritarren informazio eta parte-hartzearen prozesua irekiko da.
Elhuyar Aholkularitzak lagunduko du lan teknikoa aurrera eramaten, lehiaketa publikoan esleitu zaion kontratu zerbitzuaren bidez.